XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DOKUMENTALAK KOLDOBIKA JAUREGI ALEMANIAN KARL MULLER MEZENASEKINBideoaz gain, Donostiako Intxaurrondo auzoan duen eskultura jarri dugu portadan.
Bideoko zaldiak, harrizkoak, Zumaian daude Itzurungo pasealekuan, Bizkaiko Golkoari begira.
Zaldiak egiten segitzen du Koldobikak.
Orain Alemanian da beharrean
Beraz, galderak idatzi egin dizkiogu eta Neuss-Holzheim herrira igorri
Hamar egun behar izan zituen herri horretatik gurera iristen Koldoren gutunak
HABE.- Bazekiat House Fundazioan hagoela.
Azalduko al diguk zer den hori?
KOLDOBIKA JAUREGI. Barkatuko didak, bainan nondik atera duk
Ni
Zer den?
Karl Muller mezenas alemaniar baten proiektu ikusgarria.
Gizon honek zenbait artelan garrantzitsu dizkik; esate baterako, oriental artea, afrikarra, europarra.
Adibidez, Calder, Txillida, Klein, Cezzane eta abar luze baten lanak.
Artelan hauekin batera, Insel Museoa eraiki
Kuriositate bezala esango diat, erakustoki hauek argi artifizialik ez dutela, ez eta zaindaririk ere.
Museoa parke batean kokaturik zegok eta sarreraren txartelarekin batera
Beno, ba gizon honek museo hortatik kilometro batera dagoen lehen NATOren base militarra izandakoa erosi, eta bere proiektuari ekin zioan.
Lehendik zeuden etxetxoak moldatu
Ez bakarrik eskultore, baizik eta margolari, diseinadore, musiko, poeta eta idazleak.
Zentru berri honek
H.- Zenbat denbora egin behar duk han, eta non zegok juxtu?
K.J.- Hemen lau bat hilabete egin dizkiat (1996ko otsailean bidali zuen gutuna) eta beste urte bete edo egongo nauk, hasiera batean behintzat.
Leku hau Dusseldorf hiritik 10 kilometrotara zegok, eta Kolonia hiritik beste 30 kilometrotara.
Zortzi metro luzeko, ia bat eta erdi zabaleko eta 600 urteko enbor batekin ari da laneanH.- Nola suertatu zaik hara joatea?
Zer eman diate, bekaren bat?
K.J.- Beno, hasieran esan dudan bezala, gizon honek artelan ugari erosten dizkik, auditorioak egin, baita ere konstruzio berriak eraiki lanak kokatzeko.
Eta abar.
Une honetan Tadao Ando eta Alvaro Siza arkitektoen proiektu batzuk zeudek egiteko, eta horien artean Txillidaren proiektu hat zegok.
Horrela izanik, gizon honek jakin zian nola niri emana zidan Zabalaga Fundazioa izeneko beka, eta zuzenean nirekin jarri huen harremanetan.